HASIERA

By , 13/12/2013 23:27

Donostiroller, Donostiako Irristalarien Elkartea

Irristatzea gogoko baduzu, hauxe da zure txokoa!

Donostiroller, web orri eta foroa dituen irristalarien topagunea, guztion partaidetzara zabalik eta Donostia eta inguruko herrietan gurpil gaineko irristaketa bultzatzeko.

Herri eta hirietan irristaketa eguneroko joan-etorrietarako garraiobide eta kirol-ekintza gisa bultzatu gura dugu, hiriguneak eta kirol-instalakuntzak diseinatzeko orduan kontutan izan dezaten. Beste irristalariekin esperientziak elkartrukatzeko baliabideak eskaintzen ditugu.

Hiru lan ildo nagusi ditugu: web-orria eta foroa mantentzea, aldizkako ekintza edo jarduerak antolatzea eta kirol-ekitaldi ezberdinetan laguntzea.

Historia laburra…
Donostiroller, irristaketan jarduten zuten lagun talde batean oinarritzen da, piskanaka taldea handituz joan zena, web-orri bat antolatzeraino, komunikazioa erraztu eta irteera ezberdinak antolatzeko. Hirian zeharreko ibilbideez gain, lasterketetan parte hartzen hasi ziren.

Lehenengo aldiz, 2007an argitaratu zen Donostiroller hitza egunkari batean eta prentsa albiste horretan Begoña del Tesok zioen bezala: “Donostiroller.com, laister web-gune hau Donostiako patinatzaileen topagunea izango da”.

Honela, irristalarien familia haziz joan da, gelditu gabe, lagun talde bat izatetik, irristaketa elkarte bilakatu arte, mota eta maila desberdinetako teknikak lantzen direlarik.

Eskerrik asko zorakeria hau hasi zutenei…

Hobeto ezagutu nahi bagaituzu, webgunea begiratu!

Comments are closed

Panorama Theme by Themocracy