Tribord topalekua

By , 16/12/2013 21:52

Igandetan, Hendaiako Tribord-en elkartzen gara goiz edota egun pasa.

Tribord topaguneak, Donostia inguruan aurkitzen ez ditugun abantaila asko ditu: espazio libre zabala, kotxeen arriskurik eta aparkaleku arazorik gabe.

Zer da Tribord eguna?
Familiarekin, bikotearekin, bikote bila, edota edonolako elkarketa bultzatzen duen topagunea.

Zer egiten dugu?

Irristatu (eslaloma, ibilbideak, teknika,…), bizikletan ibili, paseatu, hondartzara joan, jan eta edan, eta batez ere hitzegin, ondo pasa eta disfrutatu.

Zer ordutan elkartzen gara?

Ordutegia librea da. Badago, goizeko 11:00tan gerturatu eta 19:00ak arte erretiratzen ez denik, baina bakoitzak nahi duenean etorri edo joan daiteke.

Gustokoen duzun denborapasa praktikatuz egun polita pasa nahi baduzu, TRIBORD da zure topagunea.

Udaran, askotan egon ohi da jendea bertan patinatuz, baina badaezpada, bertaratzeko asmoa dutenek, hitzordua foroan zehaztu eta konfirmatzen dute “Bestelako Hitzorduak” atalean.

Comments are closed

Panorama Theme by Themocracy