Eslalom saioak

By , 16/12/2013 21:33

Ostiralero, eguraldia lagun badugu, Donostiako udaletxe aurrera gerturatzen gara eslalom saioak egiteko, truko ezberdinak elkar trukatu, hasiberriei eslalom teknikak edo irristaketarako oinarrizko abileziak erakutsi eta azken finean, irristaketan hobetu eta aurrera egiteko.

Jarduera honetan parte hartu nahi baduzu, Donostiroller-eko kideak ezagutu eta ongi pasatzeko, etor zaitez edozein ostiralean 19:30etatik aurrera gorputza nekatu arte.

Lekua: Alderdi Eder (Udaletxe aurrean)

Eguna eta ordua: Ostiralero 19:30etatik aurrera

I.O.: Ez gara ez irakasle ez monitore, beraz ez dugu patinatzen irakasten, baina gutxiengo ezagupen batzuk badituzu, teknika eta truko berriak ikasi ditzakezu beste irristalarien laguntzaz. Animatu!!

Comments are closed

Panorama Theme by Themocracy