Abiadura entrenamenduak

By , 16/12/2013 21:39

Entrenamenduak Portuetxen

Igande eta jaiegunetan, goizeko 09:15etan bildu eta abiadura eta erresistentzia entrenamenduak egiten ditugu, Donostiako Portuetxe industriagunean. Ez da beharrezkoa goi-mailako irristalaria izatea, maila ezberdinetako taldetxoak antolatzen baitira bere kasa.

Entrenamenduak Astigarragako kiroldegian
Ekintza hau ez da ikastaro bat, entrenamendua baizik. Abiadura irristaketako teknika lantzen dugu (Portuetxen abiadura eta erresistentzia). Astigarragako kiroldegiko kirol pistan egiten da urritik ekainera bitartean. Jarduera hau Donostiroller-eko bazkideei bakarrik zuzendua dago. Bertaratzeko, beharrezkoa da aurretik izen ematea foroan iragartzen den momentuan.

Pistaren alokairua apuntatutako denen artean ordainduko da, behin kalkuluak eginda apuntatutakoei jakinaraziko zaien moduan.

2013-2014 ikasturtean astearte (20:00-21:00) eta ostegunetan (19:00-20:00) egingo da.
Informazioa gehiago Foroko “Portuetxe entrenamenduak” eta “Teknika entrenamenduak” ataletan.

Comments are closed

Panorama Theme by Themocracy